"Gerra fronterik izan ez arren 3.500 hildako izan zituen lurralde batek ezin du onartu, ezin du ontzat hartu, borreroen ikurrak zirenak berriz ere kalean erakustea" adierazi du Gobernu Ordezkaritzaren atean Zurekin Nafarroako bozeramale Carlos Guzmanek, "Azken asteotan izan diren elkarretaratzeetan, Nafarroako armarri ereinozduna bezala. Bertan ziren Espainiako poliziek ikusi zituzten ikur hauek eta ez zuten ezer ez egin hori ekiditeko". Horregatik, ikur hauek erakutsi zuten pertsonen gaineko ikerketa abiatzea eskatu du ezker koalizioak, justiziak erabaki dezan zigorrik merezi ote duten. Gainera, etorkizunean horrelakoak ez errepikatzeko neurriak eskatu dizkiote Espainiako Gobernu ordezkariari.