A30 Greba feminista orokorra

"Kalera aterako gara zaintzan dagoen desoreka ikustarazteko eta paradigma aldaketa eskatzeko"

Maialen Huarte Arano 2023ko aza. 29a, 12:27

Mugimendu Feministak ostegunean eginen du greba orokor feminista. Haien izenean Ekhiñe Petriatik esan du greba tresna erabilgarria izanen dela zaintzak sortzen duen negozioa agerian utzi eta erabateko iraultza behar duela adierazteko. Zaintza sistema publikoa eskatuko diote administrazioari hori izanen delako modurik eraginkorrena egoera duintzeko. "Bizitzak erdigunean jarrita zainduko dugu gainerakoa", azaldu du. 

Kalean eginen dituzte aldarrikapenak ostegunean Mugimendu Feministak deitua duen greba orokor feminsita baliatuta. "Zaintza sistema publikoak ziurtatuko du zaintzaileen eta zainduen duintasuna", azaldu du Ekhiñe Petriati Mugimendu Feministako kideak. Aspaldian lanketan ari dira zaintzaren gaiarekin. "Nabarmena da zaintza alorrean dagoen desoreka. Horrekin hautsi beharra dago eta paradigma aldaketa eman dadin lanketa egin behar da oraindik ere", uste du. Bizitzak erdigunean jarriko dituzte osteguneko greban. Modu horretan izanen delako zaintza aintzat hartua. "Zaintzaile asko ezinen dira kalera atera bizitzaren zaintzan ari direlako", nabarmendu du. Greban parte hartzeko aukera dutenek eramenen dute ezinen dutenen ahotsa kalera. 

Goizean pikete informatiboak eginen dituzte eta kalejiran aterako dira 10:00etan. Erresidentzietatik pasako dira kazerolak eskuetan eta horrela adieraziko diete elkartasuna bertako langileei. Elkarretaratzea 12:30ean eginen dute Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean. Arratsaldean, 18:00etan manitestazio nagusia izanen da Antoniutitik irtenda. 

Entzun Ekhiñe Petriatiti Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!