Lan istripuan hil da 54 urteko behargina Citruenigon

Maialen Huarte Arano 2023ko aza. 27a, 12:57

Gaur goizean izan da istripu lazgarria Citruenigoko industrialdean. 15 metrotik erorita zendu da langilea, antza, teilatua hondoratuta. Foruzaingoak esan du 9:18an izan dela ezbeharra eta unean hil dela langilea. Istripua gertatu den tokitra bertaratu diren osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin. Foruzaingoak bere gain hartu du lan istripua ikertzeko ardura.

Nafarroan lan istripuz hiltzen den zortzigarren behargina da aurten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!