Mikel izenburudun kantua sortu dute Raimundo el Canastero eta Brigade Loco taldeek, Guardia Zibilak Mikel Zabalza gazte orbaiztarra torturapean hil eta 38 urtera.
Kantuak euskara eta gaztelania uztartzen ditu. Euskarazko tartean hala dio: “Zure hgiltzaileek entzun dezatela. Jakin dezatela herri bat badela zure izena gordeko dueña, Mikel betirako izanen zara herriarena”.