Nafarroako erresuma berreskuratzeko azken ahalegina izan den Noaingo batailarena, eta emaitza ona izan ez bazen ere, zergatik ez umorez hartu. Halaxe pentsatu du Cesar Oroz marrazkilariak eta Zirt Zart Nafarroan!! Noain 1512.
Peio Monteano historialariaren Noain 1521 liburuan oinarrituta dago. Orozek bere burua idazlearen jarraitzaile sutsutzat aitortu zuen, eta horregatik, "erabateko zorroztasun historikoa" duen komikia dela uste du.
Orozek, bere burua "Nafarroako historiaren oso frikitzat" duenak, deitoratu du historia "modu espezialistegian" zabaltzen dela eta zorroztasun eta zehaztasuna mantenduta, umorez eta ironiaz heldu dio haren marrazkietan. Aritz Otazu editorearen hitzetan, "Nafarroako historia publikoari modu deseroso eta erakargarrian eramatea" da liburuaren helburua; "formatu honek errazago eginen du historia kontakizunen zabalkundea jendartean", gaineratu du.
Cesar Oroz marrazkilari iruindarraren komiki berria Nafarroako Mintzoa argitaletxeak argitaratu du euskaraz zein gaztelaniaz, argitaletxearen 40. urteurrenaren karietara. Mintzoa eta Cesar Orozek akordioa egin dute, urtero, gure historiari buruzko komiki liburu bat argitaratzeko.