115.000 tona elikagai, zaborretara

Maialen Huarte Arano 2023ko aza. 23a, 10:29

Nafarroan 75 kilo elikagai botatzen du norbanako bakoitzak zaborretara urtero. Guztira, 115.000 tona. Jangarriak diren jakiak dira, baina hala ere ez zaie irtenbiderik ematen. Sentsibilizazio kanpaina jarriko dute abian 15 toki entitatek baliatzen ez den janari hori ahalik eta txikiena izan dadin. Taberna eta jatetxeetara 70.000 ontzi banatuko dituzte bertan jaten dutenek platerean soberakin gisara geratzen dena etxera eraman dezaten.  

115.000 tona elikagai zaborretara. Edo gauza bera dena: norbanako bakoitzak 75 kilo zabor sortzen du elikagaietatik sortua urtero. Eta jateko modukoa da, baina ez zaio irtenbiderik ematen. Hiru elikagaitik bat edukiontzira doa. Trantsizio Ekologikorako Ministerioak eman ditu datu horiek. Arazo horri irtenbidea eman nahian sentsibilizazio kanpaina jarriko dute martxan taberna eta jatetxeetan: 70.000 ontziren bidez platerean soberakin geratzen diren elikagaiak jaso eta etxera eramateko aukera eskainiko zaie erabiltzaileei. Horrez gain, poltsak eta mantelak ere banatuko dituzte. 

Hamabost toki entitatek hartuko dute parte kanpaina honetan. Helburu du jendea kontzientziatzea zer nolako janari mordoa botatzen den zaborretara. Eta hartara, piskanaka ahalik eta gutxien izatea kantitate hori. Onegia da botatzeko, nik eramanen dut izena du kanpainak. 650 hostalaritza gunetara iritsiko da kanpaina, Nafarroako Zabor Kontsortzioaren zonaldean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!