Nafarroako Enpresarien Elkarteak zaintza negozio bilakatzen duela salatzeko protesta egin du LABek

Maialen Huarte Arano 2023ko aza. 23a, 10:18

LAB sindikatuak protesta egin du Nafarroako Enpresarien Elkargoaren egoitza parean.

Zaintza sektoreko baldintzak duintzeko premia azpimarratu eta langile horien kontura negozioa egiten duen patronala interpelatu du LAB sindikatuak.  "Indarkeria ekonomikoa sustatzen du zaintza lanetan ari direnen kaltetan", adierazi du Amaia Vazquez sindikatu horretako ordezkariak. Zaintzarekin negozioa egiteari uzteko galdegin dute. 

Zaintza zerbitzu gehienak pribatizatuak daude edo familiak eskaintzen dizkie doan egindako lanaren bidez. Hala esan du LAB sindikatuko ordezkari Amaia Vazquezek. "Lanaldi murriztuak edota eszedentziak eskatu behar izaten dituzte emakumeek eta horrekin ere negozio borobila egiten dute", azaldu du. 

Nafarroako Enpresarien Elkargoaren egoitzaren parean egin du sindikatuak protesta. "Patronalak zaintza lanak baliatzen ditu negozioa egiteko", salatu du Imanol Karrera  LAB sindikatuko Nafarroako koordinatzaileak. "Zaintzarako eskubide kolektiboa bermatu behar da eta horretarako Zaintza Sistema Publiko Komunitarioa ezarri", eskatu du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!