Historian zer nolako eboluzioa izan duen zaintzak labur esatea ez da erraza. Elkarrizketa laburrean Amaia Nausia Pimoulier historialariak zenbait zertzelada eman dizkio: "Emakumeek hartu dute zaintza eurena bezala historian biologikoki baduelako eremu bat hala izateko: haur jaioberria eta bularra. Hortik harago, beste baldintzek eragin dute zama hori", esan du. Kapitalismoaren sorrera eta patriarkatuaren indarrak eragin du emakumea etxeko lanetara eta zaintzetara bideratzea: "Ikusezin diren lanak egitera bideratu zitzaion emakumeari, prestigiorik gabeko lanetara", azaldu du.
Entzun Amaia Nausia Pimoulier historialariari Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!