'Gaizkileen Galtzada. Leitzako dorreak' (Pamiela) eleberriak fikzioa eta historia uztartzen ditu, XIV. mendeko Gaizkileen Mugako gizartearen adierazgarri izan ziren bidelapurrak, ahaide nagusien boterea, herritik hesitu bezala basorantz bidalitako pertsonak, gosetea, Gaztelaren hasierako trikimailu maltzurrak eta, oro har, giroa gogortzen zuten botere nahiaren ustelkeria sarea adierazteko. Puzzle piezen moduan, egileak pertsonaia talde zabal baten ahotsak uztartu ditu, kapituluz kapitulu, bereziki gatazkatsua izan zen garaiaz hitz egiteko. Durangoko Azokan aurkeztuko du Albizuak eleberria, abenduaren 8an.