Elma Saiz, Gizarte Segurantza ministro

Euskalerria Irratia 2023ko aza. 20a, 09:49

Iruñeko Udaleko PSNko bozeramalea Pedro Sanchezen ministro kontseiluan sartuko da, Gizarte Segurantzako arduradun berri moduan. Saiz, maiatzeko hauteskundeetan sozialisten zerrendaburua izan zen Iruñean, aurretik Ogasun Kontseilari eta Estatuko Gobernuko ordezkari Nafarroan izan zelarik.

Ekainaren 17an, Iruñeko Udala osatu zenean, Elma Saizek "Legegintzaldi osoa" zinegotzi moduan emanen zuela esan bazuen ere, sozialisten bozeramaleak aurki udaletxeko eserlekua utzi eta Moncloako Jauregian hartuko du toki berria. Gaur eman da ezagutzera Pedro Sanchezen gobernu osaketa berria. Elma Saizek Gizarte Segurantza ministeritzaren ardura hartuko du, Jose Luis Escrivaren ordez.

Elma Saiz 2003tik dago politikagintzan. Urte horretan Nafarroako parlamentari hautatu zuten. Orduz geroztik, Espainiako Gobernuko ordezkari Nafarroan, Ogasun eta Ekonomia kontseilari eta azken hilabeteotan Iruñeko zinegotzia izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!