Euskal Herria osoa zeharkatuko du bi urtetik behin egiten duen bezala 23. Korrikak ere. Ibilbidearen xehetasunak oraindik ez ditugu ezagutzen, baina Irunen hasi eta Baionan amaituko dela bai. Eta leloa, Harro Herri zein mezua ere ezagutzen ari gara. Heldu den urtean izanen den Korrikak ere badu omendua: Azterketak Euskaraz Kolektiboa omenduko du. Seaskako ikasleen aldarrikapen historikoa da azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea eta horixe goraipatuko dute aurten AEKko kideek.
Euskara irakasten aritzen da Euskal Herri osoan AEK. Helduen alfabetatzean dabil. Oldarraldiei amaiera ematen hasita segitu nahiko luke. Asier Biurrunek, Nafarroako Korrikako koordinatzaileak esan du harro daudela bai baina ez konforme: "Euskararen normalizazioan ardura garrantzitsua dute administrazioek: Herritarren ahaleginarekin batera, hizkuntza politika ausartagoa eta inbertsioak egin behar dituzte", esan du.
Entzun Euskalerria Irratian Asier Biurruni egindako elkarrizketa 23. Korrikaren inguruan.