Ehungitza sektorean emakumeak dira langile gehienak. Soldata txikiak, lanaldi laburrak eta kontziliaziorako zailtasunak dira nagusi. HyM saltokiko langileek 234 eguneko greba egin zuten euren soldatak 2009az geroztik ez zituztelako eguneratu eta eros ahalmena berreskuratu nahi zutelako, behintzat. Nafarroako grebarik luzeena eginda lortu zituzten eskatutakoak: soldata igoerak eta lanaldiak zabaltzea, besteak beste. Azaroaren 30ari begira jarrita oraindik ere ehungintzak lan handia du sektoreko egoera hobetzeko eta garaipen horrekin begiratu dio greba egunari ELA sindikatuko Olaia Alonsok. Entzun elkarrizketa argazkian klik eginda.