A30 Greba feminista orokorra

"Erizaintza historikoki izan da menpeko lanbide gutxietsia"

Maialen Huarte Arano 2023ko aza. 15a, 09:58

Lucia Etxeberria erizaina da. Azaroaren 30ean deitua dagoen greba feministaren inguruan hausnartu du bere lanbidearen inguruan. Zaintza jarriko da erdigunean greba egun horretan eta erizainarena feminizatua dagoen lanbidea izanda gogoeta ugari egin ditu: "Profesionalizatu gabeko lanbidea izan da askotan karitatearekin lotutakoa ere bai. Medikuntzaren mendekotzat hartzen da oraindik", esan du. Elkarrizketa egin diote Euskalerria Irratian. 

"Ez da kasualitatea emakumeei lotuta egotea erizaintzaren lanbidea", esan du Lucia Etxeberria erizainak. Historikoki medikuntzaren mendeko lanbidea izan da eta profesionalizatu gabea. "Zainketak baliogabetzen segitzen dira", uste du Etxeberriak. Karitatearekin, erlijioarekin ere zenbaitetan oso lotua egon da erizaintza. "Esanguratsua da zuzendaritza postuetan %25 bakarrik dela emakumea; medikuntzan %10 bakarrik", esan du. 

Oraindik ohikoa da pentsatzea emakumeak balio erantsia duela zaintza eskaintzeko: "Enpatia, goxotasuna eta zainketarako berezko abilidadea duela emakumeak gizonak ez bezala", adierazi du. Oraindik gizonak gaitasun handiagoarekin ikusten dira mekanikari izatearekin eta emakumea zainketa lanbideekin. "Azaroaren 30ean lan banaketa nola ematen den aztertu beharko genuke, balio beharko luke horretaz hausnartzeko. Sakoneko aldaketak behar direla agerian geratu behar da", azaldu du. 

Entzun Lucia Etxeberria erizainarekin egindako elkarriketa argazkiak klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!