Gaur 19:00etan, Civican aretoan, lehen Bostekoa Saria emanen diote Jagoba Arrasateri. Sarrera libre da, izena aldez aurretik hemen emanda. Iruñeko Komunikabideak Fundazioak sortu du Bostekoa Saria, euskarari “ospea, bultzada eta ikusgarritasuna ematen dioten pertsonen jokamoldea eskertzeko”.
Fundazioaren arabera, Arrasate “pertsona estimatua eta errespetatua, umila eta normala da, hortik gutxi duen futbol munduan”. Eta euskararen aldeko haren jarrera garrantzi handikoa da; izan ere, “Osasuna da nafarrak batzen gaituen sinboloa handienetakoa”.
Arrasatek, 2018an Osasuna zuzentzeko ardura hartu zuenetik, euskara jarri du erdigunean: "Euskaldun eta euskaltzalea, Iruñera etorri zenetik euskaraz egin du, naturaltasunez: prentsaurrekoetan, ekitaldi publikoetan, ospakizunetan, entrenamendu eta partidetan ere. Bertsozale handia izanik, bertsotan ere ikusi dugu Iruñeko Udaletxe eta Gaztelu plazan, zalez inguraturik...". Fundazioaren arabarea, horregatik erabaki dute “euskaldun izatearen poza eta harrotasuna islatzen duen ‘Bostekoa Saria’ ematea".