A30 Greba feminista orokorra

Zahar etxeetako langileak itun propioa galdegiten ari dira

Maialen Huarte Arano 2023ko aza. 14a, 08:44

Lan baldintza prekarioak eta soldata txikiak dituztela salatzen ari da duela bi urte gutxienez ELA sindikatua. Nafarroak ez du itun propiorik zahar etxeetako langileentzat eta Gobernuari galdegiten ari zaizkio. Egoitza horietan bizi diren adinduen arreta hobetzeko eta duintzeko langileenak hobetu behar duela uste dute beharginek eurek. Silvia Guillen ELA sindikatuko ordezkariarekin elkarrizketa egin du Euskalerria Irratiak azaroaren 30ari begirako grebari lotuta. Zaintza lanak bizitzako azken etapan nolakoak diren hausnartu du Guillenek. 

Nafarroako zahar etxe gehienak esku pribatuetan daude: 72 zahar etxeetatik 2 baino ez dira publikoak. "Zahar etxeetako lan baldintzak ez dira batere onak. Soldata txikiak, lan ordu asko eta baldintza kaxkarrak dituzte", esan du ELA sindikatuko ordezkari Silvia Guillenek. "Adinduen arreta enpresa pribatu batek kudeatzeak ez du ziurtatzen zaintza duina izanen dutenik", hausnartu du. Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen propioa erdietsi nahi dute langileek eta eskaera horiek egiteko baliatuko dute azaroaren 30eko greba: "Greba feministen aldarrikapenek bat egiten dute zahar etxeetako langileen eskaerekin", esan du Guillenek. 1.000 euroko soldatak eta ia 1.800 ordu urteko lanaldiak dituztela ere jakinarazi dute. 

Entzun Euskalerria Irratian Silvia Guillen ELAko ordezkariari egindako elkarrizketa argazkian klik eginez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!