Irulegiko eskua ezinen da erregistratu marka komertzial moduan

Juan Kruz Lakasta Zubero 2023ko aza. 14a, 07:29

Espainiako Marken eta Patenteen Bulegoak atzera bota ditu marka edota diseinu industriala erregistratzeko hamahiru eskaerak, tartean Arantzadi Zientzia Elkartearena, argudiatuz aurkikuntzak ez duela izaera bereizgarririk eta ez dela marka moduan pertzibitua izanen.

Gaur urtebete eman zen ezagutzera Irulegiko eskuaren aurkikuntza. Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenez, ordutik hamahiru eskaera egin dituzte Espainiako Marken eta Patenteen Bulegoan, harekin loturiko markak edo diseinu industrialak erregistratzeko.

Zehazki, batek apaingarriak egiteko diseinu industriala erregistratu nahi zuen, zazpik Sorioneku idazkunarekin loturiko markak erregistratu nahi zituzten, eta beste bostek Irulegiko eskuarekin luturikoak, euskaraz zein gaztelaniaz.

Eskaera horiek guztiak atzera bota ditu Marken eta Patenteen Bulegoak, argudiatuz aurkikuntzak ez duela izaera bereizgarririk eta ez dela marka moduan pertzibitua izanen.

Besteak beste, Aranzadi Zientzia Elkartea saiatu da marka erregistratzen. Eta urriaren 10ean, Espainiako Jabego Intelektualaren Aldizkari Ofizialaren bitartez jakinarazi zuen eskaera atzera bota zutela.

Aranzadi ZIentzia ELkarteak Irulegiko eskuaren erabilpen ustelak ekidin nahi zituen. Nafarroako Gobernua Irulegiko eskuarekin loturiko marka erregistroen kontra azaldua zen, haren erabilpen librea bermatze aldera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!