Zangozan zabaldu dute Nafarroa Oinezeko denda berria

Maialen Huarte Arano 2023ko aza. 6a, 11:22

2024ko Nafarroa Oinez Zangozan izanen da eta hasi dira egun horrekin loturiko ekimenak egiten. Lehena, dendaren irekiera. Ekitaldi jendetsu batean egin dute saltokiaren irekiera. Jantziak, motxilak, ur botilak, koadernoak eta katiluak izanen dituzte tartean salgai. Urriaren 20an izanen da ikastolen festa handia. 

2024ko Nafarroa Oinezek badu denda. Zabalik da dagoeneko Zangozan kamisetaz, motxilaz, katiluz.. beteriko saltokia. Irekiera ekitaldia joaldunekin, dantzariekin eta musikarekin egin zuten zangozarrek. Saltokiaren zabalerarekin hasiko dira gainerako ekitaldiak ere iristen. 45 urte betetzen ditu ikastolak eta Piztu! izenarekin ekitaldi ugari antolatuko dituzte. Urriaren 20an izanen dute ikastolen festa handia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!