Kirolean emakumeen presentzia nabarmenagoa izan dadin kanpaina bat jarri du abian Nafarroako Kirol Institutuak. Izan ere, Federatutako 5.581 pertsonatik %26 baino ez dira emakumeak. Edozein kiroletan jokalari izateaz gainera, bestelako ardurak ere har daitezkeela gogoan izan dute futboleko entrenatzaile Kakun Mainzek eta Taekwondoko epaile Paula Remirezek. Datuak argigarriak dira: futbolean %5,8 dira emakumeak; tenisean erdiak; errugbian 4 entrenatzaile emakume eta 32 gizon eta eskubaloi zein saskibaloian %30 dira emakume entrenatzaileak. Bi alorretan, gimnastikan zein hipikan dira emakumeak gizonak baino gehiago.
Entrenatzaile, epaile eta jokozaintzan emakume gehiago aritzeko deia da gaurko kanpainaren xedea, hala esan du Rebeca Esnaola Kirol, Kultura eta Turismo alorreko kontseilariak. Kirolak zure falta nabaritzen du kanpaina gaurtik izanen da martxan. Mainzek uste du euren bidea egin dezaketela belaunaldi berriek ere. Taekwondoko jokozain eta epailearentzat ere euren lana ikusgarri egiteak onurak izan ditzake neka eta mutikoen artean.
Kanpaina irratian, villavesetako geratokietan, sare sozialetan eta kaleko iragarki tauletan ikusi ahal izanen da.