Iker Vicentek irabazi du Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa

Bidane Beloki Ezker 2023ko aza. 2a, 08:59
Iker Vicente aizkolaria txapela jantzita. Argazkia: Nafarroa Arena.

Bigarrenez eskuratu du txapela Vicentek. Hodei Ezpeleta izan da bigarrena eta Oier Kañamares hirugarrena. 

Iruñeko Nafarroa Arenan jokatutako Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finalean gailendu da Iker Vicente nafarra. Otsagabiko aizkolariak 41 minutu eta 11 segundo behar izan ditu lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko enborrak mozteko. Vicentek 4 minutu eta 47 segundo atera dizkio bigarren izan den Hodei Ezpeletari (45:58). Oier Kañamares izan da hirugarren (50:33).

Vicentek 2019 eskuratu zuen txapela lehenengoz, eta oraingoan, jada bigaren oinbikoan aurrea hartu zuen; 2 minutu eta 37 segundoko tartea atera zion Ezpeletari. Atzetik gertu izan bzauen ere, Ezpeletak ez zuen harrapatzerik izan. Podiumetik at geratu dira Julen Gabirondo, Joxean Etxeberria eta Xuban Kañamares, hurrenez hurren. Laugarrenak 55 minutu eta 25 segundo behar izan ditu, bosgarrenak 57 minutu eta 18 segundo, eta azkenak, seigarrenak, 68 minutu eta 57 segundo. 

Norgehiagoka hasi aurretik Mikel Mindegia aizkolari nafarra omendu zuten. Hamar aldiz Euskal Herriko txapeldun izandakoaren ibilbidea ospatu eta omendu nahi izan zuten. Igor Duñabeitia Euskadiko Herri Kirolen Federazioko presidenteak txapela jarri zion Mindegiari, aurreskuaren doinuetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!