Ez behin betiko, baina bai behin behinean "aztertu" eginen du Espainiako Garraio Ministerioak Campanas-Castejon zatirako "ohiko trenbidearen" erabilera Abiadura Handiko Trenarekin lotzeko. Tarte horretarako martxan dira duela zenbait urte bi erraileko trenbiderako lanak, baina "azkarragoa" litzateke Europako zabalera baduen ohiko errailen erabilera AHTa Nafarroara azkarrago iristeko. Kontuan hartuta atzerapen handiarekin eginen duela dagoeneko Ministerioa ez da ausartu datarik jartzen. Hori bai, egiten ari diren plataforma berria, bi errail izanen dituena, 2026-2027an prest egotea nahiko lukete eta erabilerarik gabe gera ez dadin ohiko bidea erabiliko dute Bilborekin eta Zaragozarekin lotzeko ere.