Suhiltzaileek Gazako sarraskia gelditzeko berehalako su-etena eskatu dute

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 31a, 13:12

Nafarroako Suhiltzaileen Kolektiboak agerraldia egin du Gazan gertatzen ari dena salatzeko.

Nafarroako zein Espainiako Gobernuei eskatu die Nafarroako Suhiltzaileen Kolektiboak euren esku dagoen guztia egiteko "Gazan izaten ari den sarraskia" geldiarazteko. "Su-etena berehala" galdegiteko eskatu dute. 

Gehiago zain egon gabe Israelek su-etena agindu dezala eskatu du Nafarroako Suhiltzaileen Kolektiboak.  "Larrialdi humanitarioari" irtenbide ematen hasteko su-etena eskatzetik ekin behar zaiola diote. "Datuak beldurgarriak dira: 9.000 hildako eta horien artean %95 palestinarrak, gehienak zibilak eta tartean haur asko", izan du gogoan . Urik, elikagairik, elektrizitaterik eta kartzela erraldoi batean mugitu ezinik daude Gazan, salatu dute. 

Nafarroako Suhiltzaileen Kolektiboak ez du "genozidio" horren konplize izan nahi. Horregatik, Nafarroako zein Espainiako Gobernuei eskatu diete ez diezaiotela bizkar eman gertatzen ari denari eta orain arte izandako pasibotasunari ausardiaz erantzutea: "Su-etena eskatu eta bizitzen ari diren errealitate kritikoarekin amaitzeko bidea egin dezatela", eskatu dute. "Ezinbestekoa da posizioa hartu eta irtenbideak emateko urratsak egitea. Ez daitezela beste alde batera begira jarri eta isiltasunarekin amaitu dezatela", eskatu diete gobernuei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!