Osasunari luzeak egiten zaizkio partidak. Denboraldi honetan 7 gol jaso ditu nor gehiagoetako azken minutuetan eta gehienetan gainera erabakigarriak izan dira, Osasunak hiru puntuak galtzeko. Horrela gertatu zen Conference Leaguean Sadarren, 80.minutuan egin zuen gola Brujasek. 86. Minutuan sartu zion Barçak garaipenaren gola, 86. Minutuan ere galdu zen Getaferen kontrako partida.
Estatistika hauek, intentsitatean arazo bat dagoela erakusten dute. Atzo, Sevillan Betisen kontra ere horrela gertatu zen. Gorritxoek ez zuten partida onik egin. Lehendabiziko zatian apenas iritsi ziren Claudio Bravoren ate ingurura. Betisek, lehen zatiaren luzapenean egin zuen bere gola. Bigarren zatian, Jagobak egindako aldaketek taldea suspertu zuten. Raul Garcíak gola egin baina epaileak baliogabetu zuen jokoz kanpo zegoelako. VAR-ak Osasunaren kontrako penalti bat ekidin zuen. Eta 77.minutuan zelaira ateratako Ruben Garciak, gol bikaina lortu zuen 85.enean, Catenaren pase luze bat jasoz. Berdinketa ontzat eman zuen talde gorritxoak, borrokatutako puntu bat arerio zail baten aurrean. Partidaren hondarrean, 94.minutuan, gaizki defendatutako korner batean, motzean atera zuen Abdek eta Iscok gola egin zuen. Hiru puntuak Sevillan geratu ziren. Jagoba Arrasate triste zegoen emaitzarekin, "Putnu bat genuen eta azken jokaldian joan zaigu" adierazi zuen Berriatuakoak.
Emaitzarekin Osasunak 7 puntuko aldea mantentzen du jaitsiera postuekin. Hurrengo bi partidak etxean jokatuko dituzte gorritxoek, lehendabizikoa larunbat honetan Gironaren kontra. Gaur, partida prestatzeko entrenamendu saioa eginen dute Taxoaren.