60 milioi euro beharko lirateke Nafarroako aurrekontuetan txertatu ziurtatzeko gutxieneko pentsio horiek herritar guztientzat. Orain arte sindikatuen babesa jaso du herri ekimenak, ELA eta LABena besteak beste eta alderdi politikoekin biltzeko aukera ere izan dute. Oraingoz EH Bilduk eta Zurekin Nafarroak baino ez ditu entzun. Gainerakoek ez diete euren batzartzeko deiari erantzunik eman.