CCOOk eta UGTk lan hitzarmenaren inguruko aurreakordio lotu dute Volkwageneko zuzendaritzarekin

Euskalerria Irratia 2023ko urr. 19a, 07:23

Larunbatean batzarra eginen dute aurreakordio horren edukia azaltzeko eta datorren astean galdeketa izanen da.

Bi aste aski izan dira zuzendaritzak eta UGTk eta CCOOk akordio batera iristeko. ELA, LAB eta CGT sindikatuak adostutakoaren aurka azaldu dira. Alta, UGTren eta CCOOren artean Lan Batzordeko 31 ordezkarietatik 21 dauzkate. Hartara, oso litekeena da aurreakordioak aurrera egitea. Ezin ahantzi daiteke historikoki sindikatu jakin batzuetako kide izatea erabakigarria izan dela Volkwagenen lanpostua lortzeko tenorean.

Zuzendaritzak eta bi sindikatu nagusiek loturikoa hamargarren lan hitzarmena izanen da eta hiru urtez izanen da indarrean, 2026ra arte. Aurreakordioan, enpresak hitz ematen du 2026tik aurrera egungo enplegu maila berreskuratuko duela.

Bitartean, pizgarridun irteerak, 60 urtetik gorako langileentzako borondatezko bajak eta aldi baterako lan erregulazio txostenak erabiliko dituzte, elektrifikazioak eragindako lan zama murrizketari aurre egiteko.

Soldatak Kontsumorako Prezioen Indizearen arabera gaurkotuko dituzte. Halaber, errendimendu pertsonalaren saria 200 eurokoa izanen da 2024an, 300ekoa 2025ean eta 400ekoa 2026an.

Bestalde, zuzendaritzak onartu du baja arruntak osasun sistema publikoak kudeaketa, azken hiru urteotan zeregin hori mutua pribatuen esku izan eta gero.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!