Nafarroako parlamentarien soldata 43.000 euro eta 78.548 euro artekoa da. Gehienek erabateko dedikazioa eskaintzen diote parlamentuko lanari eta hartara 57.408 euro jasotzen dituzte urtero. Taldeek hala adostuta %2,5 igoko zaizkie soldatak eta dietak parlamentariei; hori da izan dezaketen igoerarik handiena, oraingoz. Parlamentarien artean dedikazio erabatekoa dutenak daude, beste ordainpeko lanekin bateragarritasuna dutenak daude eta batzordeetan eta osoko bilkuretan parte hartzeagatik dieta bidezko soldata jasotzen dutenak daude (3 parlamentari).
Parlamentuko Mahaiko presidenteak, Geroa Baiko Unai Hualdek, 78.500 euro jasotzen ditu eta Nafarroako Gobernuko presidentearen soldata 80.500 eurokoa da.