Benetako bonbak eta arma-laserrak erabiltzen dituzte egunotan Bardean. Espainiako Armada Tormenta izeneko maniobra militarrak egiten ari da eta eztandak Tuterara zein Zaragozako zenbait herritara ere iristen direla ohartarzi dute: "Bonba hotsak iristen ari dira zenbait herritara", salatu du Bardeak Ya plataformak. Ostegun iluntzean izan ziren indartsuenak plataforma horrek adierazi duenez. Salatzen ari dira "beste behin ere" benetako munizioa erabiltzen ari direla Bardeako Parke Naturalean: "Bisitariei ohartarazi diete arma-laserrak erabiltzen ari direla", jakinarazi du plataforma antimilitaristak.