Aurkia eta ifrentzua Osasunarendako

Haritz Pascual Garjon 2023ko urr. 9a, 08:40

Garaipenaren gola egin zuen Alexia Jr-k. Argazkia: Osasuna

Txanponaren bi aldeak ezagutu ditu Osasunak asteburuan jokatutako liga partiduetan. Emakumezkoek garrantzi handiko hiru puntu lortu zituzten Bartzelonan, aldiz gizonezkoek porrota eta lau gol jaso zituzten Real Madrid taldearen aurkako norgehiagokan.

Jagoba Arrasateren taldeak ez zuen partida ona egin larunbat arratsaldean Madrilen jokatutako norgehiagokan. Horrela aitortu zuen ere Berriatuakoak. 8.minutuan aurreratu ziren Madrildarrak baina gorritxoek lehenengo zatiari besoak jeitsi gabe eutsi zioten. Atsedenalditik bueltan ordea bigarren gola jaso eta berehala noraezean aritu ziren Osasunako jokalariak eta nahieran aldiz Ancelottirenak. Gol festa madrilen eta soilik Sergio Herrerak 85.minutuan gelditutako penaltiak ekidin zuen bost eta hutsekoa.

Selekzioen partidetarako liga etenaldia dator orain eta Jagoba Arrasatek bi aste izanen ditu aurretik, urriaren 20an, Sadarren, Granadaren aurkako partida prestatzeko, etxean lehendabiziko garaipena lortzeko asmoarekin.

Emakumezkoen taldeak ordea, berebiziko garrantzia duen garaipena lortu zuen Bartzelonan. Barçaren bigarren taldearen kotnrako partida bizia eta berdindua izan zen, baina 90.minutuan, partida bukatzear zela Alexia Jr-k egundoko gola sartu zuen gorritxoendako hiru puntuak lortuz. Garaipenarekin Osasuna laugarren postuan jarri da eta hasi da igoera postuengandik borrokan. Hurrengo partida Real Madriden kontrako bigarren taldearen kontra jokatuko dute.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!