Suhiltzaileen herena da euskalduna Nafarroan. Azken promozioan gainera zenbateko hori handitu da. Azterketak euskaraz nahi dituztela eskatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Cordovillan duten suhiltzaile-parkean. Mintxo Astiz Oronozen aritzen da suhiltzaile: "Orain arte gaztelaniaz egin ditugu proba guztiak eta eskaerak egin baditugu ere hori aldatzeko erantzunik ez dugu jaso". Gaur zuten azterketa bat, eta hori ere, erdaraz egin behar izan dute.
Euskara kontuan hartzen diete "bakarrik" zonifikazioaren arabera euskalduna den eremuan. "Altsasun, Oronotzen edota Auritzen kontuan hartzen dute euskararen ezagutza baina Iruñerrira etortzeko ez dute bat ere kontuan hartzen hori", esan du. "Iruñerriko bizilagunek eskubide dute euskarazko zerbitzua jasotzeko eta hori ezin da bermatu", ohartarazi du Astizek.