Jabi Arakama: "Garrantzitsua da teknologia berrietan euskararen presentzia bermatzea"

Miren Mindegia 2023ko urr. 5a, 18:58

Euskararen presentzia eremu digitalean bermatzeko eta makinei zein teknologia berriei euskara irakasteko helburuarekin, Gaitu kanpaina jarri dute martxan. 

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak, Hiruko Itunaren bitartez, Gaitu kanpaina abiarazi dute, ahozko teknologietan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.

Batu ditzagun gure ahotsak lelopean, euskal hiztunei gaitu.eus atarian sartu eta beren ahotsa grabatzeko deialdia egin die, horrela, euskal hizkuntza eta kulturaren garapenari ekarpena egiteko. Egungo teknologiek idatzizko eta ahozko datu-masa erraldoiak eskatzen dituzte eta, hartara, zenbat eta ahots eta grabazio gehiago, orduan eta zabalagoa izango da teknologia berriek lantzeko izango duten datu eta materiala.

Hala azaldu digu Jabi Arakama Euskarabideko zuzendariak. "Auzolan digital erraldoia" bezala izendatu duen dinamikan parte hartzeko bi modu duela azaldu du, halaber. Alde batetik, plataformak berak proposatuko dituen esaldiak grabatuz, erabiltzaileak eskura duen edozein mugikor edo ordenagailurekin egin daitekeena. Bestetik, dagoeneko grabatuta dauden esaldiak zuzenak direla baieztatuz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!