Gaur arratsaldeko 17:30ean dute hitzordua haur eskoletako hezitzaileek Nafarroako Parlamentuaren aitzinean. Agerraldia eginen dute 0 eta 3 urte arteko zikloa "duintzeko" baliabideak eskatzeko. Hezkuntza kontseilariari, Carlos Gimenori, eginen diote eskaera zuzena: "Hezitzaileak falta dira eta ratioak txikitzea ezinbestekoa da kalitatezko arreta eskaini ahal izateko", adierai du Eider Garde 0-3 Plataformako kide eta hezitzaileak. Ikasturte hasiera hau ere "zaila" izaten ari da ez dituztelako lan baldintza "nahikoak".
Entzun hemen Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa osoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!