Harrera familiak behar dira Nafarroan 260 haur eta neraberi arreta eskaintzeko

Maialen Huarte Arano 2023ko urr. 4a, 10:00

Nafarroako Gobernuak kanpaina jarri du abian harrera familiak lortzeko. 260 haur eta nerabe daude egun egoitzetan euren gurasoek ezin dietelako beharrezkoa duten arreta eskaini. Izaskun Anduezak bere esperientzia kontatu du Euskalerria Irratian. Hemen, entzungai. 

Harrera familien bila dabil Nafarroako Gobernua. Egun, 26 haur eta nerabe daude egoitzetan euren gurasoen arreta faltagatik. "Bizitokia badute, baina goxotasuna, segurtasuna eta babesa eskainiko dien familia gabezia dute", azaldu du Euskalerria Irratian Izaskun Anduezak. Iloba bati "harrera" egitea egokitu zitzaion Anduezari: "Ilobari ama 16 hilabeterekin hil zitzaion eta handik gutxira aita. Egoera horretan iloba gurekin bizitzera ekarri genuen", esan du. Antzekotasun asko ditu beste harreera familiekin eta horregatik Magale elkarteko kide da Andueza: "Laguntza eta babesa ematen digu elkarteak eta beste esperientziak ezagutzeko aukera ere bai", esan du. 

Familia-harrera legezko babes-neurri bat da, eta haur bat aldi baterako zaintzeko aukera ematen dio familia bati. Familia horrek konpromisoa hartuko du haurra zaintzeko, artatzeko, elikatzeko eta harrerak irauten duen bitartean prestakuntza integral bat ematen ahalegintzeko. Harrera bakoitzaren iraupena eta ezaugarriak haur bakoitzaren premien eta egoeren arabera adosten dira. 

Entzun Izaskun Anduezari egindako elkarrizketa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!