Irailean langabezia apur bat igo da Nafarroan, irakasleen eta industriako langileen kontratazioa igo den arren

Euskalerria Irratia 2023ko urr. 3a, 13:58

Azken urtean 1.882 langabe gutxiago izan dira Nafarroan, iaz baino % 6,03 gutxiago. Guztira 29.306 langabe daude Nafarroan.

Langabeziak gora egin du azken hilabetean Nafarroan. Ez da gorakada handia izan baina, enplegu sorreran ematen ari den mantsotzearen iragarpen moduan uler genezake. Izan ere, normalean Iraila nahiko hilabete ona izaten da enpleguari dagokionez, nahiz eta udako kanpainak amaitu, ikasturte berrirako irakasleen kontratazioak eta industriaren berraktibazioa etortzen delako.

Hain zuzen 763 irakasle kontratatu egin dira irailean eta industriak 550 langile berreskuratu ditu udako geldiunetik. Baina, kontratu hauek ez dira nahikoak izan langabezia bigarren hilabetez jarraian haztea ekiditeko. Izan ere, Nafarroako enplegu zerbitzu publikoen bulegoetan 142 langabe gehiago zenbatu dituzte irailean; aurreko hilabetearen baino % 0,49 gehiago.

Nafarroako Gobernuak dena den, urte batetik bestera egondako aldaketa azpimarratu nahi izan du. Azken urtean 1.882 langabe gutxiago izan dira Nafarroan, % 6,03 gutxiago. Une honetan Nafarroan, 29.306 pertsona daude lan bila. Hala ere, urteroko datu hauek txarrak dira pandemia aurreko zifrei erreparatuta edota kontutan hartzen badugu Nafarroan sortzen den lanpostuen %40a publikoa edo administrazioaren ingurukoa dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!