Gaztetxoengana hurbilduko dira, baina Nafarroako Unibertsitatean eta Lanbide Heziketa eskaintzen duten zentroetan ere ariko dira. Posta elektronikoz jarriko dira EHNE sindikatuko kideak harremanetan ikastetxeekin eta horren bidez zehaztuko dute zein bide erabiliko duten ikasgelan lantzeko. "Materiala pasako zaie, gida didaktikoa eta dosierra", esan du EHNE sindikatuko idazkari Patxiku Irisarrik. "Nafarroan lehen sektorearen inguruko datuak helaraziko zaizkie eta elikadura burujabetzari buruzkoa ere bai", gaineratu du. Ariketa erakargarriago izateko, ikasleekin erredakzioak egin ditzaten eskatuko diete eta idazki horietan onenak, ustiapen bati bisita izanen du opari, Irisarrik azaldu duenez.
Nekazaritzaren etorkizunarekin lotutako jarduerak egiteko proposamena da beraz EHNE sindikatuak Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin abian jarritakoa. Ikasturte honetan emanen diote hasiera ekimen horri eta ikastetxeek eurek erabakiko dute dinamika honekin nola jardungo diren.
Patxiku Irisarriri, EHNE sindikatuko idazkari nagusiari egindako elkarrizketa entzungai, hemen.