Jarduerez beteriko urtearen ostean, bertan da Nafarroa Oinez; Andra Mari ikastola urriaren 8an hots egiteko prest dago.
Urriaren 7an larunbatean, programarekin hasiko dira eta asteburu osoan zehar adin guztiei zuzendutako proposamenak antolatu dituzte. Goizeko 12:00etan artisauak eta taloak hasiko dira eta dianekin batera, Etxarriko erraldoiak egongo dira dantzan. 'Bestaz besta' pailazoak ere bertan izango dira 16:30ean, eta 19:30ean, Ane Martijak eskainiko du kontzertua. Azkenik, The Sakamantekas larunbateko egitarau itxiko du.
Igandean berriz, festa handia iritsiko da Etxarri Aranatzera. Hiru gunetan banatuko dira antolatutako ekintza eta jarduerak. Goizean goiz, 11:00etan, Kiki, koko eta moko pailazoak bertaratuko dira hirugarren gunera. Eguerdian berriz, Tapia eta Leturia izango dira bigarren gunean, eta hirugarrenean, Go!azenen txanda izango da. Bazkalostean musikak hartuko du plaza: Alerta Gorria, Nafarroa 1512, Alarma Morea, Trikidantz, The Potes, The Trikiteens eta DJ Bull.
Kontsultatu hemen egitarau osoa: