Existitzen ez den herri batean, bost istorio erreal, 1914tik 1982ra gertatuak, ahozko lekukotzetan eta idazleen testuetan oinarrituak. Haietan barna, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri ttipi batek bizitako aldaketa sozialak agerian. Hizkuntza baten erroizte eta hurrentzea. Eta bizirik irauteko borroka. Horixe da Josu Martinezen Bizkarsoro filmak kontatzen duena.
Katti Pochelu ekoizleak filmaren grabaketaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Baigorri grabatu zen pelikula, herriko jendearen parte hartze zuzenarekin. Herrigintzatik egindako film bat badela ere esan daiteke. Donostiako Zinemalditik igaro ondoren, herriz herriko birari ekingo dio proiektuak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!