2018ko udan Frantziak Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak ezarri zituen, ondorio lazgarriak eraginez. Fermin Muguruzak sortutako dokumental honek, alde batetik, ahotsa ematen dio ibaiaren inguruan sortu den komunitateari, tartean Harrera Sarea eta Bidasoa Etorkinekin elkarteen ordezkariei; eta bizia galdu dutenak ere gogoan izaten ditu: euren izena eta adina, egindako bidaia eta ametsak… Maiz datuetan besterik islatzen ez diren pertsona horiek ezagutzeko ahalegina egiten du, tragediari giza aurpegia jartzen dio.
Muguruzak berak kontatu bezala, Donostian bakarrik ez eta filma Iruñean ikusteko parada eskainiko da laster, oraindik data zehaztuta ez dagoen arren. "Azaroa aldean izango da ziurrenik, baina oraindik ez dakigu zehazki noiz. Dakidana, hori ere ospatzeko egun bat izango dela da, Iruñea beti baita toki berezi bat niretzat".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!