CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, hezkuntza-laguntzan espezialistak diren langileek administrazio publikoan duten lanpostuaren finkotasuna eska dezakete Nafarroako Lan-arloko Epaitegiaren azken epaien arabera. Premia bereziak dituzten ikasleak laguntzen dituzten pertsonak dira eta “ikasleen etengabeko beharra eragiten dutenez, lanpostuetan duten bitartekotasuna ez dator bat zuzenbidearekin, eta haien kontratazioa iruzurrezkoa da", adierazi du sindikatuak.
Sindikatuak azaldu duenez, gaur egun, "Foru Administrazioak uste du Nafarroan arlo horretan 250 pertsonak egiten duten lana aldi baterako jarduera dela, eta, beraz, administrazio-kontratu bat aplikatzen zaie, definizioz, denbora mugatukoa". Ondorioz, langileek Administrazioarekiko lan-harremana udako hilabeteetan amaitzen dute, eta berriz kontratatzen dituzte ikasturtearen hasieran. Hartara, egoera horretan dauden hainbat langile epaitegira joan dira lan-harremanaren finkotasuna eskatzeko.
Epaileak "kolektibo horretako pertsonei finkotasuna eskaintzen dien modalitateren batean kontratatu behar direla" ondorioztatu du. Izan ere, pertsona horiek egiten duten lana premia iraunkorra da. CCOO sindikatuak adierazi du kolektiboko edozein pertsonari laguntza eskaintzeko prest dagoela bere auzia izapidetu ahal izateko, eta, hala badagokio, "Foru Administrazioarekin kontratazio finkoa lortzeko".