Maiatzaren 28an hautagairik izan ez zuten edo emaitzak baliogabetu behar izan zituzten udalerrietan udal hauteskundeak azaroaren 26an egitea onartu du Espainiako Gobernuak, gaur eginiko ministro-kontseiluan. Nafarroa Garaian guztira 38 dira udal hauteskundeak berriro egiteko aukera izanen duten udalerriak. Hauteskunde hauek ere hamabost eguneko hauteskunde-kanpaina izango dute. Kanpaina azaroaren 10eko gauerdian hasiko da eta 24an bukatu.
Honako hauek dira hauteskundeak egin beharko dituzten herri nafarrak: Aribe, Auritz, Burgi, Eslaba, Ezkaroze, Garde, Garralda, Hiriberri, Izaba, Itzaltzu, Nabaskoze, Orbaizeta, Orotz-Betelu, Sada, Sartze, Urzainki, Uztarroze, Bidankoze, Aranaratxe, Bargota, Deikaztelu, Etayo, Legaria, Lezaun, Arantza, Areso, Atetz, Belaskoain, Eratsun, Iturmendi, Muruzabal, Tirapu, Urrotz, Uterga, Zubieta, Barasoain, Beire eta Orísoain.