Uxue Barkos izanen da Nafarroako senatari Madrilen

Maialen Huarte Arano 2023ko ira. 22a, 10:05

Uxue Barkos atzo Nafarroako Parlamentuan. Arg: Nafarroako Parlamentua

Nafarroako Parlamentuak hartu du erabakia eta senatari autonomikoa izanen da Geroa Baiko kidea. Osoko bilkuran boto gehien eskuratuta Espainiako Gorteetan lan eginen du legealdi honetan.

"Herritarren bizitza hobetzeko eta bereziki Nafarroako herritarren beharrei erantzuna emateko lanean segituko dut", esan du Uxue Barkosek Nafarroako Parlamentuan Senatari izendatu berritan. Osoko bilkuran izendatu dute Nafarroako senatari. Bi hautagai ziren: Barkos eta UPNko Juan Jose Etxeberria. Gobernu akordioari men eginez, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeen babesa jaso du Barkosek, 21 boto. Etxeberriak, berriz, UPNren eta PPren 18 botoak jaso ditu. Boto zuria eman dute EH Bilduk eta Voxek.

Etapa berria hastear

Koldo Martinezen lekukoa hartuko du Barkosek Madrilen, hura izan baitzen Nafarroako senatari autonomiko joan den apirilera arte. "2004ko indar berarekin helduko diot erronkari, eta Nafarroako politikaren lehen lerroan segituko dut era berean", adierazi du Barkosek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!