David Lindemann: "Rote Zora 1970eko hamarkadan Mendebaldeko Alemanian sortu zen hiri-gerrilla feminista izan zen"

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 21a, 18:58

1970eko hamarkadan, Mendebaldeko Alemanian sortu zen hiri-gerrilla feminista izan zen Rote Zora. Katakrak argitaletxeak taldearen artikuluak biltzen dituen liburua plazaratu du, David Lindemannek itzulita. 

 

 

Rote Zora (RoZo) Mendebaldeko Alemanian sortu zen 1974ean, eta 1995a arte luzatu zuen bere aktibitatea. Hiri-gerrilla feminista izan zen, emakumeak zapaltzen zituen sistema errotik suntsitzeko asmoa izan zuena. Segurtasun indarren azpiegituren, enpresen, epaitegien eta lantegien kontrako 45 eraso egin zituzten. Patriarkatuaren, inperialismoaren eta militarismoaren aurkako lehergailuak paratu zituzten, baina ez zuten inoiz inor zauritu. 

David Lindemannek azaldu moduan, RoZo garai hartan sortu ziren Zelula Iraultzaileen barruan sortu zen eta 1986tik aurrera bakarka jarraitu zuen bidea. Astelehenean, irailaren 25ean, gerrilla feministaren inguruko dokumentala emanen dute Katakraken, eta bertan egonen da dokumentalaren zuzendaria. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!