Nafarroako Liburutegien programazioan 55 ekimenetatik 6 baino ez dira euskaraz

Maialen Huarte Arano 2023ko ira. 21a, 11:02

Nafarroako Liburutegian egindako ekimenetako bat. Arg: Nafarroako Liburutegiak

Urtea amaitu arteko jardueren berri eman du Nafarroako Liburutegien Sareak. Programazioaren %10 da euskaraz eskainiko dutena. 

Nafarroako Liburutegien Sareak urte amaiera arteko programazioaren berri eman du. Ekimen ugari antolatu dituzte eta horien artean %10 baino ez da euskaraz izanen: 55 ekitalditatik 6 dira euskaraz. Haurrentzako ipuin-kontalaria, liburu aurkezpenak eta hitzaldi bat, tartean.

Irailean hiru izanen dira: 25ean Ibilbidea liburuaren aurkezpena eginen dute Maite Lopez las Herasek eta Uxue Alberdik; 27an Irulegiko eskua izeneko aurkezpena eginen dute Bakarne Atxukarrok, Izaskun Zubialdek eta Aranzadi Elkarteko ordezkari batek eta 28an dantza eta poesia eskainiko dute. Urrian beste bi ekimen izanen dituzte: urriaren 2an Mattin Ayestaranek hitzaldia emanen du Bidaia arkeologiko bat Burdin Aroko baskoien lurraldera eta 11n Behin munduan, ipuinak liburutegian izeneko kontakizunak izanen dira. Azaroan izanen direnen artean Behin munduan, ipuinak liburutegian hilaren 8an eta 13an. Abenduaren 13an ere azaroan eginen duten ekimen hori bera izanen da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!