Topagune Sozialista Atarrabia eta Burlata artean antolatzen ari dira. Apirilean jaso zituzten lehen baimenak, hitzez bi Udalen ordezkarien bitartez. Uztailean baina, baimenak ukatu zizkieten. Jarrera aldaketa horrekin kexu dira Gazte Koordinadora Sozialistako kideak. Erabaki aldaketaren atzean bestelako interesak egon daitezkeela uste dute.
"Arrazoi teknikoetan ezkutatu nahi dute Topagunearen debekua", adierazi dute oharrean GKSkoek. Bizilagunekin bizikidetza mantentzeko konpromisoa hartua dutela eta eurena ez dela makrojaialdia izanen ere argi utzi diete.
EH Bilduri eta Sorturi eskatu diete borondate politikoarekin adostasunera iristeko aukera badela. Debekuen gainetik Topagune Sozialista egiteko asmoarekin segitzen dute. Urriaren 11tik 15era litzateke. Gazteen formakuntza kritikoa bultzatzeko, aldarrikapen politikoak zabaltzeko eta komunitatea indartzeko Topagunea izanen dela berretsi du Gazte Koordinadora Sozialistak.
Euskalerria Irratian GKSko kide Ander Goietxek eman digu euren ikuspegiaren berri. Entzun elkarrizketa hemen.