Zaintza eredua goitik behera aldatu behar dela iritzita, Iruñean, Espainiako Gobernuaren atzerritarrentzako bulegoetan egin dute agerraldia. Amaia Zubieta Mugimendu Feministako kideak esan du atzerritar jatorria duten emakumeak direla zaintza lan horien zama hartzen dituztenak ia kasuen %30: "Are prekarizatuago, arrazializatuago eta feminizatuago dago zaintzaren lana".
Gizonak ere aipagai izan dituzte azaroaren 30eko grebaren harira: "Haiei ere exijitzen diegu dagokien ardura har dezatela eta prozesu honetara batu daitezela". Greba feminista, denona, azaroaren 30ean izanen da.