Mikel Arraiz: "Umorea duen thriller psikologiko bat da 'Heleno' filma"

Miren Mindegia 2023ko ira. 20a, 18:29

Irailaren 21etik 23ra bitartean ospatuko den Navarra International Film Festival (NIFF) jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartuko du Mikel Arraiz zinemagile iruindarraren Heleno film laburrak. 

Jaialdiaren bosgarren edizioak Iruñeko CIVICAN aretoa izan du agertoki eta omenaldi berezia eskainiko die Isabel Coixet, Santiago Tabernero, Sandra Hermida eta Anna R. Costa zinemagileei. 

NIFF jaialdiak hiru sekzio izanen ditu edizio honetan: sail ofiziala, Nafarroako Film Laburren Atala eta, berrikuntza bezala, NIFF New Generation atala, 18 eta 30 urte bitarteko zinemagileei zuzendutakoa. 

Hain zuzen Nafarroako Film Laburren atalean lehiatuko da Heleno, Mikel Arraiz zuzendari iruindarrak zuzendutakoa. Film laburrak Sergio eta Elena bikote "zoriontsua" ditu protagonista. Gau batean, Elena modu bitxian hitz egiten eta jarduten hasten da. Biharamunean, txantxetan hartu dute biek gertatutakoa, baina gauzak korapilatzen hasiko dira laster. Heleno agertu da euren artean, eta harremana suntsitzen saiatuko da. Zuzendariak argitu moduan, "trhiler psikologiko bat dela esan daiteke", umoretik ere edaten duena. 

 

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!