Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izan dadin Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Maialen Huarte Arano 2023ko ira. 19a, 12:59

1.080 euro Herri Ekimeneko kideek agerraldian eman dute manifestazioaren berri.

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Genero arrakala beste behin agerian geratzen da. Arrakala hori ertsiki lotuta dago emakumeak duen zaintza lanetarako joerarekin. Bizitza duin bat izateko nahikoa ez diren diru-sarrerak direla ohartarazi dute '1.080 euro orain Herri Ekimeneko' kideek.

Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. Betegarriak diren eskaerak direla uste dute: "60 milioi euro bideratuta pentsio txikienak dituzten 32.000 nafarri ziurta dakieke 1.080 euroko pentsioa", azaldu du Paula Garciak.

Eskaerak alderdiei

Alderdi politikoekin batzartzeko asmoa dute euren eskaerak zeintzuk diren azaldu eta irtenbideak eman diezaietela eskatzeko. Heldu den urteko Nafarroako aurrekontu orokorrak prestatzen ariko diren honetan, eskaera horixe da: nafar guztien gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea.

Eskaera hori beharrezkoa dela ikusarazteko gainera, manifestazioa antolatuko du '1.080 orain Herri Ekimenak'. Azaroaren 11n izanen da, arratsaldeko bosta terdietan, Baluartetik irtenda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!