Eskuin muturreko taldeek eta polizialek eragindako biktimak aitortzen segitzen du Gobernuak

Maialen Huarte Arano 2023ko ira. 18a, 09:46

Mahai gainean dituzten txostenen artean daude: Mikel Zabalzarena, Mikel Iribarrenena eta Angel Berruetarena.

Polizia indarkeriagatik eta eskuin muturreko taldeek eragindakoengatik aitortza eskaintzeko lanean segitzen du Nafarroako Gobernuko lan batzordeak. Ekainean hasi ziren elkarrizketa gehiago egiten eta baita txosten gehiago jasotzen ere. Dokumentu horien artean hamabost dituzte dagoeneko aurreratuta.

Mahai gainean dituzten txostenen artean daude: Mikel Zabalzarena, Mikel Iribarrenena eta Angel Berruetarena. Etorkizunean gehiago ere izanen direla uste du Ana Ollo Memoria eta Bizikidetza alorreko kontseilariak. Legeak, besteak beste, jasotzen du, indarkeria horiek jasan dituzten pertsonentzat eta euren senitartekoentzat prestazio ekonomikoak bideratu behar direla ETAko biktimekin egiten den bezala. Osasun arreta eta psikologikoa ere aurreikusi dute kasu horietarako, eta hori, Osasunbidearen bidez eskainiko da.

Aitortza ofiziala biktimei

Aitortza ofizial ere iritsiko da orain arte ahaztuak izan diren biktimentzat ere.Dagoeneko 35 dira tramitatu dituzten espedienteak eta etorkizunean gehiago izanen dira: izan ere, dagoeneko berrogeita hamar biktimek aurkeztu dituzte euren kasua aztertzeko nahia.

Tortura jasan duten beste 300 kasu ere agertu dira interesatuak Gobernua egiten ari den lanarekin. Egiari Zor elkarteak jakinarazi du kasu horiek guztiek agertu dutela interesa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!