'Su txikien itsasoa' gizarte mugimenduen topaketa antolatu du Eskubide Sozialen Kartak

Bidane Beloki Ezker 2023ko ira. 15a, 13:23

Trantsizio ekosozialari nola heldu izango da topaketaren ardatza. Irailaren 30ean Ozaetako GaraiON Sorgingunean elkartzera dei egin du Eskubide Sozialen Kartak.

Eskubide Sozialen Kartak antolatuta, Euskal Herriko hainbat eragile sozial, sindikal eta herri mugimendu irailaren 30ean Ozaetan elkartzera dei egin dute. Su txikien itsasoa topaketak Eskubide Sozialen Kartaren ibilbidean sortutako kongruentzia espazioaren ildo beretik eraldaketa bateratu baten alde egingo du. Bizi dugun krisi anizkoitzaren aurrean egin daitekeenaz eta egingo denaz hausnartuko dute. Topaketaren asmoa, ekiten hasteko bidea zabaltzea izango da.

Bizitzak erdigunera ekartzeko eta guztiontzat planeta bizigarria egiteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizeko 10:00etan hasita, trantsizio ekosozialerako edukiez eta aliantzen beharraz hausnartzeko eta eztabaidatzeko tartea izanen da. Arratsaldean berriz, elkarrekin egin nahi denaz aritzeko eta askotariko borroken berri izateko tailerrak antolatu dituzte.

Eta arratsaldean berriz, ariketa nagusia 'zer egin nahi dugu elkarrekin' galderari erantzuna bilatuko diote. Elkarlana eta beharrezkoak diren aliantzak identifikatu eta lanean hasteko abiapuntutzat hartuko dute 'su txikien itsasoa'. Irailaren 30ean Araban, Ozaetako GaraiON Sorgingunean, elkartzera dei egiten dute. Eskubide Sozialen Kartako sare sozialetan izena emateko, bazkarirako eta garraio kolektiboan izena emateko linka zabaldu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!