Javier Esparza: "Nafarroaren errealitate espainiarra eta forala ordezkatuko du UPNk Espainiako Gorteetan"

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 14a, 07:46

Alberto Nuñez Feijoo eta Javier Esparza atzo batzartuta. Arg: @upn

Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentearekin batzartu zen UPNko buruzagi Javier Esparza. Alderdi erregionalistak Nuñez Feijooren inbestidura babestuko duela berretsi dio Esparzak.

Espainiako alderdi popularra gainerako alderdiekin izaten ari den bilera sortaren barruan kokatu da UPNrekin izan duen batzarra ere. Alberto Nuñez Feijooren inbestidura posible baten aurrean baiezkoa emanen diola berretsi dio Javier Esparza errejionalistak. 

PPko presidenteak eskerrak eman dizkio Esparzari aurkez lezakeen bere inbestidura babesteagatik. Esparzak esan dituenen artean Kataluniako politikariei Pedro Sanchezek eskaini liezaiekeen amnistia "xantaia" dela Espainiarentzat eta badirela zenbait marra "gaindiezinak" direnak. Onartezintzat jo du Espainiako politika salerosketa etengabea izatea.

Hala, UPNk Espainiako gorteetan ordezkariak izatea zinez garrantzitsua dela adierazi dio Esparzak Feijoori, Nafarroaren ahotsa eramanen dutelako (diputatu bat eta senatari bat): "Nafarroaren errealitatea erakundeetara eramenen dugu, alegia Nafarroa foral eta espainiarrarena, hainbestetan zalantzan jarri duten hori", esan du Esparzak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!