Bigarren sehilekoaren akordioa betetzea erabaki du konpainiak, UGT eta Comisiones Obreras sindikatuekin sinatu zuen, gehingo sindikalarekin adostuta. Hartara, Volkswagenek soldata eta antzinatasuna ordainduko dizkie langileei lantokia itxita dagoen egun horietan ere; Irailaren 15,18,22 eta 29an itxiko ditu ateak Landabengo lantokiak.
Eslobenian joan den astean izandako euriteek zenbait hornitzaileri kalteak eragin zizkien eta Iruñeko lantegian ez dira garaiz piezak jasotzen ari. Dena dela Volkswageneko zuzendaritzak jakinarazi du dagoeneko beste hornitzaile batekin ari direla lanean egoera ahalik eta lasterren bideratzeko eta Eslobeniakoa ez ezik Espainiako beste fabrika batekin eskuratuko dituela beharrezko zaizkien piezak.