Euskarazko eskaintza %14 hazi da NUPen

Euskalerria Irratia 2023ko ira. 12a, 14:10

Ikasturte hasierako ekitaldia egin dute gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Aurten, graduetan 8.400 ikasle ari dira eta Masterrekoak eta Doktoretzakoak 2.000 inguru dira. Osasun Zientzietan eta Ingeniaritzek jasotzen dute eskaera gehien, datuen zientziekin lotura dutenak.Graduei eta kredituei dagokienez hazi da euskarazko eskaintza. 

Berrikuntzak ere badaude: besteak beste, lehenengoz Gradu bat dualean ikasteko aukera izanen da. Gaurko Irekiera ekitaldian, Alfonso Carlosena errektore izandako eta katedradunak hartu du hitza, errepasoa eman diote joan den ikasturteari eta MariaTxibite Nafarroako Gobernuko presidenteak ere ongi etorria eman dio Arrosadiako kanpusean ikasturteari. Esan du gainera, unibertsitatea aitzindari izateko lan eginen dutela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!